Bai, jarraipena izango du, edo asmo hori dugu, behintzat. identibuzz proiektuko lehen fasea amaitu da. Papera, proiektua egia bihurtu da, eta bi hiritako kaleak zeharkatu ditu: Lisboa eta Bilbo, bertako bi auzo, alegia: Mouraria eta San Frantzisko. Auzo horietan, modu fisiko zein birtualean egon gara 2011ko zenbait hilabetetan. Zapaldu eta zeharkatu egin ditugu, eta bertako biztanleekin egon gara harremanetan, euren bizimodua ulertu eta irudikatu nahian.
Prozesu horretan, estigmatizatutako bi auzotako errealitatea ezagutu dugu, eta liluragarriak dira benetan, konplexuak bezain aberasgarriak direlako. Era berean, bertako bizilagunak ere ezagutu ditugu, eta euren aniztasun kulturala erabiltzen dute, elkar ezagutzeko eta aberasteko, auzoen hobekuntzan elkarrekin lan egiteko eta neurri batean gustuko ez duten errealitatea eraldatzeko.
Baterako sorkuntzan lan egin dugu eurekin, errealitatea euren ikuspegitik lantzeko eta, horren bidez, zenbait kulturatako pertsonen arteko lana sustatzeko.
Proiektu honen bitartez, euren errealitateak eta harremanak nolakoak diren eta zenbait kulturatako pertsonen arteko elkarreraginaren bidez auzo horietan nortasun berriak nola eratzen diren hobeto jakingo dugulakoan gaude.
Berritu egingo gara, berriro hasiko gara, identibuzz haitzulotik irtengo gara eta proiektu hau bezain aberasgarriak diren prozesu berriak garatzen jarraituko dugu. Horrez gain, ikasten, bilakatzen eta partaidetzarako nahiz komunikaziorako jarduketa berriak garatzen ere jarraituko dugu, zenbait talderen kezkak eta arazoak zabaltzeko eta jakitera emateko.
Bi auzoetako biztanleekin garatu dugun lankidetzaren emaitzak web orri honetan daude eskuragarri. Bideoak, hain zuzen ere, gaztelaniaz, euskaraz, portugaleraz eta ingelesez daude ikusgai BuzzTV web orrian. Era berean, bertatik eta hemendik ere jaitsi ahal izango dituzu bideoak.
Berriro ere, eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin lan egin duten pertsona eta elkarte guztiei.
identibuzz proiektuko fase eredugarria amaitu da. Jarraipena izango du…




Iruzkinik gabe
Ez dago honexeri buruzko iruzkinik: Jarraipena izango du…. Iruzkinik erantsi nahi?