Toggle Quick Contact Bar

Proiektua

Identibuzz komunikazio sozialeko proiektua da, biztanleen nahasketa kulturalaren gainean eratutako nortasun berriei buruzko lana da eta zenbait lurraldetan eratzen ari diren nortasun berrien adierazgarri izan nahi du.

Identibuzz proiektuak, hain zuzen ere, teknologia berrien erabileran eta euren nortasunari zein inguruneari buruzko diskurtso narratibo digital berrien garapenean inplikatzeko eta trebatzeko aukera eskaintzen die herritarrei. Horrela, bada, zenbait lurralderen arteko lotune-gunea, komunikazio-sarea eta harreman-guneak sortuko dira.

Helburuak

Proiektuaren helburu nagusiaren arabera, lankidetzarako zein partaidetzarako dinamikak egingo dira ikus-entzunezkoetan, bertoko eta atzerriko biztanleen esperientziak, elkarreraginak eta elkarbizitza partekatzeko, kultur aniztasuna balioesteko, kultur artekotasuna sustatzeko eta kulturen arteko iragazkortasuna onartzeko, berrikuntzarako nahiz aldaketarako balioa da-eta.

Identibuzz jarduera integratzailea da, eta zenbait kulturari ematen die behar besteko aukera, euren artean harremanetan egoteko eta lankidetzapeko ariketaren dinamika bizitzeko. Hartara, euren ikuspegitik bertatik, euren iritziak adierazi eta jakinarazi egin ditzakete, eta, aldi berean, euren errealitateari eta nortasunari(ei) buruzko kontakizun partekatua sortu dezakete.

Aniztasun kulturalaren adierazgarri den mosaikoa sortzea da helburua. Horren bidez, zenbait lurraldetako biztanleak hurbildu eta euren ingurunearekin jarri ahal izango dira harremanetan, baita euren artean ere. Horrela, bada, pertsonen eta kulturen arteko harremanak zein ezagutza sustatu ahal izango dira, baita elkarbizitza bera ere.

Identibuzz proiektua dinamizazio sozialerako ariketa da, eta herritarren partaidetza zein inplikazioa sustatzen ditu edukien baterako sorkuntzan eta edukion komunikazioan. Izan ere, herritarren prestakuntza digital eta mediatikoa sustatu nahi du, eta herritarren narratiba digital berriak egituratzen ditu horretarako.

INFORMAZIO GEHIAGO:
identibuzz proiektuari buruzko agiriak eta beste fitxategi batzuk kontsultatu eta jaitsi ahal izango dituzu jaitsieren atalean.