Toggle Quick Contact Bar

Prozesua

Identibuzz proiektuaren dinamika partaidetzazko bideoan dago oinarrituta, eta praktikoa da funtsean. Soziala eta bateratua da, eta, bertan, oso garrantzitsua da ikus-entzunezko errealizazioarekin lotura zuzenik ez daukan jendea elkartzea, zer azaldurik edukitzea eta ikus-entzunezko tresna hau erabili nahi izatea, bere mezua uzteko.

Identibuzz egiteko erabiltzen dugun metodologia herritarren prestakuntzarako espres tailerren inguruan dago egituratuta, eta ikus-entzunezko komunikazio horizontalean dagoi oinarrituta, baita zenbait kontzeptutan ere; esate baterako, herritarren kazetaritza eta Web 2.0.

Herritarren prestakuntzarako espres tailerretan, komunikaziorako teknologia berrietan ezarritako giltzarri eta estrategia dokumentalak zein ikus-entzunezkoak aztertzen dira. Era berean, narratiba digitalak sortzeko tresnei eta diskurtso-mekanismoei buruzko elkarrizketa ere proposatzen da.

Tailer horietan, lanerako dinamikak eta egiturak proposatzen dira, ingurune hurbila testuingurua bistaratzeko moduko mapa mentalen bitartez aztertu ahal izateko. Dinamika horietan ere, zenbait giltzarri ematen dira, erregistro dokumentalerako tresna moduan erabilitako telefono mobilen bitartez grabazioak eta elkarrizketak egiteko.

Espres tailerren osteko hurrengo egunetan, taldeetan antolatutako laguntzaileek lurraldeak mapeatzen dituzte, dokumentatu beharreko testuingurua azaltzeko moduko elkarrizketen, ekintzen eta jardueren bila.

Proiektua partaidetzazko bideoen bidez egituratzen denez, erkidegoen euren begirada erakutsi daiteke bizipenezko dinamikaren bitartez. Partaidetzazko bideoa, beraz, aitzakia besterik ez da, auzoetako nortasun kulturalak elkartzeko, harremanetan jartzeko eta kultur arteko harreman sozial berriak sortzeko.

Mourariako eta San Frantziskoko ekoizpen-prozesuaren adibidea


Grafikoa jaitsi

INFORMAZIO GEHIAGO:
identibuzz proiektuari buruzko agiriak eta beste fitxategi batzuk kontsultatu eta jaitsi ahal izango dituzu jaitsieren atalean.