Azpitituludun bideo hau beste hizkuntza batzuetan ere ikusi ahal izango duzu
Castellano | Euskara | Português | English
San Frantziskoko burrunbak egunez egun auzoan bizi diren langile, auzokide, boluntario eta elkarteen kezken, iritzien eta sentipenen erradiografia da. Honako herrialde hauetatik etorritako jende ugariak auzoaren zaharberrikuntza, integrazioa, kultur artekotasuna edo antzeko gaiak ditu hizpide: Senegal, Bolivia, Maroko, Kolonbia, Kamerun, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ekuador, Ghana edo Mauritania.
Euren ahotsen bidez, auzoko biztanleen etorkizuneko gurariei eta harremanei buruzko kontakizun anitza eratu nahi izan dugu. Lortu dugulakoan gaude.





