Ermuako burrunbak


01

Ermua Urko zein Ureta mendien arteko arroila sakonean dago kokatuta, eta bertako historiak lotune handia dauka antzinako burdinolekin nahiz burdinarekin, Debako bailara osoak bezala. Ermuan, 16.289 biztanle daude, eta Bizkaiko azken udalerria da Gipuzkoara iritsi baino lehen. Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoen arteko mugan dago kokatuta, lurraldearen kontrolerako borroka handien kokalekua izan zen iraganean eta etorkin ugari bertaratu ziren XX. mendeko azken hamarkadetan.

Iraganean, Ermurako migrazio-prozesuak bizi-biziak izan zirenez, gaur egun gainpopulazioa da arazo nagusietakoa, biztanle-dentsitateak 2,540 bizilagunekoa delako km2-ko. Dena dela, estatuko beste eskualde batzuetatik etorritako jendeak aniztasuna eta ugaritasuna ekarri zituen udalerrira, etorkinak elkarteetan antolatu ziren indar handiz eta, horrez gain, euren adierazpide kulturalak ere ekarri zituzten. Horren guztiorren ondorioz, kulturen arragoa aberastu zen erabat, eta, gaur egun, Ermuko ezaugarri bereizgarrietakoa ere bada. Izan ere, harmonia ezin hobean bizi dira euskal kulturarekin eta euskararekin berarekin.

Gaur egun, Ermuak oso lotune estua dauka bere indarrez dabiltzan makina laguntzaileen industriarekin. Nahiz eta gaur egun arlo horretako talde handien joera nagusia lekualdatzea den, Ermuko Udaleko Ekonomia Sustapen, Lan eta Prestakuntza Sailak enpresa handi eta bereizgarrienak ez joatea lortu du. Hain zuzen ere, milaka ermuarri ematen diete lana, eta bete-betean lan egiten dute, lanpostuak sustatzeko eta langabeziarik ez egoteko.

Izan ere, ermuarrentzat langabezia bera da arazo kezkagarrienetakoa (%50,1); gero, ingurabidearen legezko guraria (%40,8); ondoren, aparkalekuen urritasuna (%39); eta, azkenik, hirigintzarekin zein mugikortasunarekin lotutako beste gai batzuk. Euren atzetik, immigrazioa dago (%10,9), eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren gaineratikoan bezalakoak dira parametroak.

Azken bi hamarkadotan, Ermuko biztanleen kopuruak apurka-apurka behera egin duenez, biztanle-dentsitatea arindu egin da. Edonola ere, beherakada hori ez da hain handia izan, atzerriko etorkinak iritsi direlako udalerrira. Gaur egun, 860 atzerritar daude Ermuan, eta gehienak Europar Batasunaz kanpokoak dira. Beraz, euren ehunekoa %5,3koa da, biztanle guztiak kontuan hartuta. Dena dela, marokoarrak nagusi dira Ermuan, gutxi gorabehera etorkinen %37 direlako. Ondoren, portugaldarrak dira ugarienak (%13,6); eta, are urrunago, Brasil, Venezuela, Mali edo Errumaniako etorkinak (%5 inguru).

Termino substantiboetan, nabarmendu egin behar da etorkinek eragin zuzena eduki dutela biztanleen zahartzapen-dinamikari buelta emateko orduan. Etorkin gehienek, gainera, inoren kontura lan egiten dute zerbitzuen sektorean. Beste sektore batzuetan, ostera, zuzenean parte hartzen dute tokian tokiko ekonomiaren susperraldian, ostalaritzako negozioak eta hurbileko negozioak abian jartzean.

Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak Ikastetxea (HLPI) Ermuko sare sozio-ekonomiko eta kultur artekoaren adierazgarri ezin hobea da. Mallabiko ondoko udalerrian dago kokatuta, eta 15 zein 19 urte arteko gazteentzako zentroa da. Hain zuzen ere, honako programa hauek eskaintzen ditu lanbide-heziketaren esparruan: automobilgintza, mekanizazioa, ile-apainketa eta Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatua lortzeko beste programa berezi batzuk. Zentroak, gainera, oinarrizko bi eginkizun betetzen ditu nerabeen garapen integralari begira: hezkuntza-arlokoa eta prestakuntza-arlokoa.

Hezkuntza eta prestakuntza arloko eskaintzaren osagarri, gizarte-arloko lan zehatza garatzen du proiektu integralaren barruan. Horretarako, tailerrak eta jarduerak egiten ditu, arrisku-jokabideak prebenitzeko (gazteen alkoholismoa, osasun sexuala…). Horrez gain, sormena eta berrikuntza soziala suspertzeko beste jarduera batzuk ere garatzen ditu. Era berean, titulu profesionala lortu aurretiko praktika profesionalak, enpresetarako eta beste prestakuntza-zentro batzuetarako bisitaldiak… ere koordinatzen ditu.

HLPI Ermuko Udaleko Toki Garapenerako Sailak kudeatzen du, eta Debako bailara osoan nahiz Ermuko udalerrian gertatzen diren migrazio-prozesu bizi-bizien adierazgarri argia da. Hain zuzen ere, 2012-2013ko ikasturterako, 88 ikaslek egin dute matrikula, eta ia-ia herenak beste nazionalitate batzuetakoak dira.

Oro har, Ermua udalerri ireki bezain solidarioa da, bere iragana du gogoan eta, etorkizunari begira, tolerantzia, errespetua nahiz kultur artekotasuna ditu printzipio nagusi.

Proiektuaren azken edukiak