Getxoko burrunbak


IMG_1379

Gaur egun, 81.493 lagun bizi dira Getxon. Biztanleen kopuruari begira, Euskadiko 5. udalerria da; eta Bizkaiko (1) hirugarrena. Getxo bizitegi-udalerria da, eta bertako herritarren gogobetetasun-maila handia da bizi-kalitateari buruzko adierazleen arloan (2).

Bertako ezaugarri orografikoak eta geografikoak kontuan hartuta, Getxoko jatorrizko jarduerak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza baziren ere, XXI. mendeko Getxoko jarduera ekonomikoa urria da lehen eta bigarren sektoreetan.

Bizitegi-udalerria dela eta urteen joan-etorrian bertan sortutako eraketa demografiko, ekonomiko, sozial eta kulturala oso berezia dela kontuan hartuta, zerbitzuetan oinarritutako toki-ekonomia bultzatu da. Horren ondorioz, sare handia garatu da merkataritzaren eta ostalaritzaren arloan, eta ahalmen turistikoa ustiatu da. Bien bitartean, Bilbon hirigintza-arloko eraldaketa gertatu da azken hamarkadan.

XIX. mendetik, bizitegi-udalerria izan da Bizkaiko burgesia industrialaren etxetzarrak bertan zeudelako kokatuta, besteak beste (Areetan eta Neguri auzoetan). 70eko eta 80ko hamarkadetan, Getxoko hazkuntza handi-handia izan zen, Bilbo metropolitarreko gizarte-maila ertaineko bizkaitarrek bizileku aukeratu zuten-eta.

Getxo etxeko langileen araubidean jende gehien kontratatuta duten udalerrietakoa da. Udalerriko Gizarte Segurantzako alten %9 ia-ia sektore horretakoak dira. Langabezia-tasa %11koa da.

Besteak beste, ezaugarri horiei esker, Getxo helmuga desiragarria da etorkinentzat eta euren familientzat. Dena dela, joera hori 2003an hasi zen, eta estatuaren gaineratikoko migrazio-mugimenduekin batera aztertu beharra dago.

Biztanleen %7 ia-ia atzerritarrak dira, eta, gutxi gorabehera, %10 jaio dira atzerrian.

Getxon bizi diren etorkin gehienak Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetakoak dira, baina, batez ere, Amerika Latinoko herrialdeetakoak. Hala ere, filipinarrak, errumaniarrak edo marokoarrak ere badaude. Era berean, gehienak emakumeak (%60) eta gazteak direla nabarmendu beharra dago.

Duela hamarkada batetik hona, Getxoko biztanleen kopuruak behera eta behera egin duenez, etorkinak izan dira bertako biztanleen beherakada hori konpentsatu dutenak.

2003. urtean, Immigrazio Unitatea sortu zen, immigrazioaren eta aniztasunaren kudeaketaren arloko udal-aholkularitza eta zeharkako jarduketak eskaintzeko. Bertan, hain zuzen ere, udalaren beraren ekintza berezia nabarmentzen da, baita udaleko beste zerbitzu/sail batzuekin batera garatutako lana ere.

Immigrazio Unitateak jakin badaki sareetan lan egin beharra dagoela. Hori dela eta, 2004. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak EAEn sustatutako Atzerritarren Udal Harrerarako Sarean parte hartzen du; eta, 2011. urtetik, estatukoIntercultural Cities sarearen esparruan.

Kultur arteko ikuspegiaren isla gero eta adierazgarriagoa izan da plangintza orokorreko agirietan (legealdiko 3 plan) nahiz plangintza bereziko agirietan (honako arlo hauetako planak: gizon eta emakumeen berdintasuna, gazteak, hizkuntzaren normalkuntza, garapen ekonomikoa, kirolak, kultura…).

2012-2015eko Legealdiko Planean, XXI. mendeko kultur arteko Getxorekin bat zetozen xedea, ikuspegia eta balioak zehaztu ziren, “honako honexetan oinarritutako kultur arteko hiriaren estrategia sendotzeko asmoz: aniztasunaren aitorpena, bertako eta atzerriko bizilagunen arteko harremanen zein elkarreraginaren sustapena, partaidetza politiko eta soziala eta hiriko arlo guztietako bereizkeriaren prebentzioa”.

(1). 2012ko urtarrilaren 1eko datuak.

(2). http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20120113/margen-derecha/getxo-lugar-ideal-para-20120113.html

Proiektuaren azken edukiak