Mourariako burrunbak


Mou_Mouraria_0207

Auzo hau Lisboako erdialdean dago kokatuta, eta 900etik gora urteko historia dauka. Konkista kristauaren ondoren, musulmanak Mourarian finkatu ziren, eta badirudi kantu islamikoen malenkonian datzala fadoaren jatorria. Oraindik ere, hirigintzako legatu arabiarra ageri-agerikoa da bertako kaleetan, eta, betidanik, auzoak lotura estua eduki du mendeen joan-etorrian hiriburuan bertan garatutako jarduera komertzialekin.

XX. mendean, immigrazio-uholde handiaren ondorioz, zenbait herrialdetako etorkinak finkatu dira auzoan: txinatarrak, indianoak (Mozanbikekoak), pakistandarrak, bengaliarrak eta afrikarrak.

Gaur egun, kontinente guztietatik etorritako kultura anitzeko sare soziala dago auzoan. Kultura-aniztasun hori, gainera, fadoa bera adierazgarri duen benetako herri-kultura portugaldarrarekin nahasten da. Izan ere, zeresan handia dauka auzoan bertan. Mourarian, batez beste, Lisboako alokairu merkeenak daudenez, nazio-mailako eta nazioarteko ikasle asko bizi dira bertan.

Gaur egun, Lisboako Udal Ganbera Programa de acção QREN Mouraria, as cidades dentro da cidade programa garatzen ari da, auzo historikoak zaharberritzeko, eta Mouraria auzoa euretakoa da. Testuinguru horretan, hiriko alkateak inguru horretan jarri du bere bulegoa, Mourariak auzo gatazkatsu moduan daukan irudi estigmatizatua ezabatzeko.

Proiektuaren azken edukiak