San Frantziskoko Burrunbak


San_Sanfran_0054

Bilboko San Frantzisko auzoa garrantzi handiko metropolialdea izan zen, Bilboko burdingintza-hiria eratzeko eta bilakatzeko orduan. Bertan, burdin mea ustiatzen zuten meategiak zeuden kokatuta. XIX. mendetik aurrera, landa-ingurunetik zetozen langileak bertara iritsi zirenez, hiri eta landa inguruneko fluxuen eta gero eta ugariagoak ziren langileen etxebizitza-premien ondorioz sortutako hazkuntza azkarraren garapena antolatu behar izan zen.

San Frantziskon, ideia errepublikar eta sozialistak ezarri ziren, langile eta herri arloko kutsu handia zeukan auzoa zen-eta. Egoera txarragoan zeuden sektoreen baldintzak hobetzeko borrokak alde batera utzita, San Frantzisko auzoan ere gau-jai ugari egin zituzten bilbotarrek, auzoan bertan dantza, jokoa, zuzeneko musika, glamourra, dinamismoa eta modernotasuna eskaintzen ziren-eta.

Meategiak itxi eta burdingintzaren aro industriala amaitu ondoren, ingurunea berregituratzeko eta agintea berritzeko etapa berriari eman zioten hasiera. Immigrazio transnazionalak nazionala ordezkatu zuen. San Frantzisko bera etorkinen kopuru handiena daukan auzoa da Bilbon, ehunekoa hiriko batezbestekoa baino hiru aldiz handiagoa da-eta. Bertan, hain zuzen ere, hainbat eta hainbat afrikar, asiar eta hegoamerikar bizi dira beste gutxiengo etniko batzuekin (ijitoak). San Frantziskoko biztanleak, beraz, kultura anitzekoak dira, eta tokian tokiko bizilagunekin batera bizi dira auzoan.

2005. urteaz geroztik, auzoa Zaharberritzeko Plan Berezia egiten ari dira, hirigintza eta gizarte arloko azpiegituren hobekuntzarako dinamikak bultzatzeko. Horretarako, herritarren iritzia eta partaidetza hartzen dituzte kontuan, auzoetan lehendik zeuden arazoak konpontzeko hartu beharreko erabakien inguruko ahalik eta adostasun handiena bilatu nahian.

Proiektuaren azken edukiak